XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); baña doakabea Ua salduko dun gizona!

(23) Ta elkarri galdezka asi ziran, aietan nork egingo ote zun egiteko ori.

(24) Sesioa ere atera zuten, beren artean, nor aundiago.

(25) Baña Jesus'ek au esan zien: Erregeak, erriak azpiraturik dauzkate, ta aien ordezkoak ongi-egille izena artzen dute.

(26) Ez ordea zuek; ostera, zuetan aundien dana, gazteena bezela bedi, ta buru dana, morroi bezela.

(27) Izan ere, zein da aundiago? maiean eserita dagona, ala serbitzen ari zaiona?

Ez al da maiean dagona?

Orra, bada, Ni erdian naukazute, serbitzari bezela.

(28) Zuek iraun dezute nerekin nere latzaldietan.

(29) Aitak neri bezela, nik zueri erria ematen dizuet, (30) nere errian eta nere maiean jan eta edan dezazuten, eta alki aundietan eseri zaitezten, Israel`go amabi arrazaen auzi-maieko.

(31) Simon, Simon, begira: Satanas'ek eskatuak zaudete, garia bezela baiean garbitzeko: (32) baña Nik otoitz egin det zure alde fedean utsegin ez dezazun; zuk, berriz, zuzpertzen zeranean, sendotu itzazu zure anaiak.

(33) Arek, ordea, Jauna, esan zun: gertu nago zurekin giltzapera ta eriotzara ere joateko.

(34) Pedro, ara Nik esan, erantzun zion: ez du gaur ollarrak joko, ezagutzen nazula zuk iru aldiz ukatu arte.

(35) Eta au esan zien: Sakelarik eta bidezorrorik eta oñetakorik gabe bialdu zinduedanean, zerbait paltatu al zitzaizuen?.

- Ezer ez, erantzun zuten.

(36) Au erantsi zien: Orain sakela dunak artu dezala; berebat bidezorroa; ta ez dunak, soingañekoa saldu dezala ta erosi dezala ezpata.

Esaten dizuet, bada, gertatuko dala nerekin idatzirik dagon au: Gaiztagintzat artu zuten.

Neri dagokidanez, nerekikoa bukatzera dijoa.